162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Artzibarko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Artzibarko udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Nagoren, 2020ko ekainaren 9an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2006909