162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Xehetasun-azterketa, Olagueko 11. poligonoko 486. lurzatian. Hasierako onespena

Anueko Udaleko alkate udalburuak, uztailaren 10eko 3/07-2020 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi du José Martín Zubillaga Sagüesek sustatutako xehetasun-azterketa. Haren xedea da gehieneko lerrokadurak aldatzea, eraikitako bolumenarekin hegoaldera eta mendebaldera lurzorua okupatu ahal izateko eta, horrela, kontsumitu gabeko eraikigarritasunaren zati bat baliatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espediente hori Udalaren bulegoetan azter daiteke, eta bidezkotzat jotzen diren nahi adina alegazio aurkez daitezke.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da.

Anuen, 2020ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2007352