162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Arberoki kaleko 52-56 bitarteko etxebizitzetan eguzki plakak ezartzeko. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko ekainaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Arberoki kaleko 52-56 bitarteko etxebizitzetan eguzki plakak jartzeko xehetasun-azterketa, Samantha Brooks Reciok sustatua. Azterketaren xedea da aldez aurreko diseinua egitea, aipatu lurzatietan kokatutako etxebizitza atxikiek osatzen duten eraikinaren estalkian eguzki panelak ezartzeko izan daitezkeen proiektuetarako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Zizur Nagusian, 2020ko ekainaren 24an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2006642