162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Xehetasun-azterketa, Zorokiaingo 6. poligonoko 7. lurzatian. Hasierako onespena

Untzitiko Udalak, 2020ko ekainaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zorokiaingo 6. poligonoko 7. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Ainara Moreno Peláezek eta Javier Navarlaz Rodríguezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita; orobat, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Untzitin, 2020ko uztailaren 8an.–Alkate udalburua, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2007322