162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Imarkoaingo 1. eremuko UE 1.8 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta monetarizatzeko hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Erabaki da:

1. Hasiera batez onestea Imarkoaingo 1. eremuko UE 1.8 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta %10 monetarizatzeko hirigintza-hitzarmena, Noaingo Udalaren eta Vicente Gutierrez Collazosen artekoa.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren artikulu hauekin: 95.3.b), 96.3.c), 25 eta 26, eta horiekin bat heldu direnak; 149-156 bitartekoak, 168-170 bitartekoak eta 72, 74 eta 79, eta horiekin baten heldu direnak.

Noain Elortzibarren, 2020ko uztailaren 8an.–Jarduneko alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2007424