162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 120. lurzatian.
Hasierako onespena

Leitzako alkateak, uztailaren 14ko 2020/0143 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 120. lurzatiko eraikinaren lerrokadurei buruzko xehetasun-azterketa, Rodrigo Ezpeleta arkitektoak prestatutako agiriari jarraituz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsi eta argitara emanen da, bidezko bada.

Leitzan, 2020ko uztailaren 14an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2007556