162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Borondatezko birpartzelazio proiektua UE40 unitatean.
Hasierako onespena

Alkatetzak 2020ko uztailaren 8an emandako 46/2020 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi da UE40 unitatearen borondatezko birpartzelazioaren aldaketa, Jose Ignacio Lopez de Zubiria Fransoyk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 149tik 156ra eta 168tik 170era bitarteko artikuluetan eta 170., 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Iturmendin, 2020ko uztailaren 8an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L2007512