162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Eraikinak zaharberritzeko eta eraikitzeko laguntzen gaineko ordenantza indargabetzea

Izabako Udalak, 2020ko ekainaren 17an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen indargabetzea Eraikinak zaharberritzeko eta eraikitzeko laguntzen udal ordenantza, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Ordenantza hori 2016ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 11n.

Aipatu indargabetzea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Izaban, 2020ko ekainaren 23an.–Alkatea, David Baines Pilart.

Iragarkiaren kodea: L2007610