162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Aldaketa, Udal Planeko Eraikuntza-ordenantzen 29. artikuluan. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2020ko ekainaren 17an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Izabako Udal Planeko Eraikuntza-ordenantzen 29. artikuluaren aldaketa puntuala eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Aipatu aldaketa puntuala jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Izaban, 2020ko ekainaren 23an.–Alkatea, David Baines Pilart.

Iragarkiaren kodea: L2006632