162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Irurtzungo 547. lurzatian. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2020ko uztailaren 7an egin osoko bilkura arruntean, Irurtzungo udalerriko planeamenduko 547. lurzatiari dagokion Hiri-jarduketarako plan berezia onetsi zuen hasiera batez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten.

Irurtzunen, 2020ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2007576