162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

51/2020 EBAZPENA, 2020ko ekainaren 19koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Lekunberriko (Nafarroa) Industrialdean 16 bar-eko (GPA) OPMko hornidurarako antena jartzeko proiektuaren okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena. GN-405 espedientea-Lekunberri.

Ekainaren 16ko 109/2020 Ebazpenaren bidez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak Lekunberriko (Nafarroa) Industrialdean 16 bar-eko (GPA) OPMko hornidurako antena jartzeko proiektua onartu, administrazio baimena onetsi eta, are zehatzago esateko, eta proiektuaren onura publikoa deklaratu zuen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

2020ko ekainaren 18an, Nedgia Navarra SAk eskatu zuen okupatu aurreko aktak egiteko dei egitea, eta administrazioak ordezkariak izendatzea. Horrez gain, enpresaren izenean arituko diren ordezkariak izendatu zituen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Larraun, Lekunberri eta Arakilgo alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei dei egitea okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen Arakil, Larraun eta Lekunberriko herriko etxeetan, 2020ko irailaren 1, 2, 3 eta 4an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Nedgia Navarra SA enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Arakil, Larraungo eta Lekunberriko herriko etxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 19an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Larraungo Udala

Egunez: 2020(e)ko irailaren 3(a), osteguna

HITZORDUA

TITULARRAK
(zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

KOD. FINKA

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

13:30

Joaquín Saralegui Caballero jauna (jabekidea)

NA-LA-012

24

355

Oderitz (Larraun)

13:30

José Benito Alzuri Zugarramurdi jauna (jabekidea)

NA-LA-012

24

355

Oderitz (Larraun)

Iragarkiaren kodea: F2006442