162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, Aretako 1. poligonoko 266. lurzatian eraikingintza intentsitatearen parametroak aldatzeko.
Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2020ko uztailaren 10eko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Aretako 1. poligonoko 266. katastro-lurzatiaren eraikingintza intentsitatearen parametroak aldatzeko, Industrias Garatea SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Uharten, 2020ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2007580