162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, Areta Hegoaldeko 2. poligonoko 1311. katastro-lurzatiaren eraikigarritasuna handitzeko.
Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2020ko uztailaren 10eko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Areta Hegoaldeko 2. poligonoko 1311. lurzatiaren eraikigarritasuna handitzeko, Mecanizados y Rectificados Casado SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Uharten, 2020ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2007551