162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Oltzako 9. poligonoko 154., 166. eta 180. lurzatietan. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 3an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmena Oltzako 9. poligonoko 154., 166. eta 180. lurzatietan (Oltzako Jauregia). Hitzarmena Udalaren eta Joaquin Ignacio Mencos Doussinagueren artekoa izan zen.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat.

Oltza Zendean, 2020ko uztailaren 8an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2007312