162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Udal Planaren jendaurreko epea luzatzea

Cadreitako Udalak, 2020ko uztailaren 7an egindako bilkuran, erabaki zuen Udal Planaren hasierako onespenaren jendaurreko epea luzatzea.

Hirigintza eta ingurumen arloetako legedian ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean jarri zen. 2020ko uztailaren 7an egindako osoko bilkuran, jendaurreko epea 2020ko uztailaren 31ra arte luzatu zen. Epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Cadreitan, 2020ko uztailaren 8an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2007310