2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Xehetasun-azterketa, Elizondoko 67. poligonoko 85. lursailean. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 13. puntuan hasiera batez onetsi zuen Elizondoko 67. poligonoko 85. lursailari dagokion xehetasun-azterketa, Santiago karrikako 53. zenbakian dagoen eraikinaren kanpoaldetik igogailua egitea xede duena. Sustatzailea Francisco Javier Alzuguren Echeverria da.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Baztanen, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L2007577