161. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

973/2020 EBAZPENA, 2020ko ekainaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2020ko ekainaren 29an onetsitako “Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena”.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2020ko ekainaren 29an hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez -zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen-, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen azkenekoa, 2020ko otsailaren 26koan, errektoreak urtarrilaren 30ean emandako 182/2020 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2020ko ekainaren 29an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-taula elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 29an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Oroitidazkia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Plantilla Organikoaren aldaketak.
2020. urteko ekitaldia

A.–Lanpostuen Aldaketak.

A.1. Lanaldien aldaketa.

Lanpostu hauetako lanaldiak aldatu dira:

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / IKASTEGIAK ETA SAILAK KOORDINATZEKO UNITATEA / LAGUNTZA ADMINISTRATIBORAKO 3. UNITATEA.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO
LANALDIA

AZKENEKO LANALDIA

707

ZUZENBIDE SAILARI LAGUNTZEKO KOORDINATZAILEA

GOIZEZ

SAIL ETA IKASTEGIETAKO LANALDI ZATITUA

Justifikazioa: Zuzenbide Sailari laguntzeko koordinatzailearen lanaldia Saileko Zuzendaritzak arreta emateko dituen beharretara egokitu behar da, Laguntza Administratiborako 3. Unitateko lanaldiak kontuan hartuta.

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / IKASTEGIAK ETA SAILAK KOORDINATZEKO UNITATEA / LAGUNTZA ADMINISTRATIBORAKO 4. UNITATEA.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO
LANALDIA

AZKENEKO LANALDIA

709

SOZIOLOGIAKO ETA GIZARTE LANEKO SAILARI LAGUNTZEKO KOORDINATZAILEA

GOIZEZ

SAIL ETA IKASTEGIETAKO LANALDI ZATITUA

Justifikazioa: Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari laguntzeko koordinatzailearen lanaldia Saileko Zuzendaritzak arreta emateko dituen beharretara egokitu behar da, Laguntza Administratiborako 4. Unitateko lanaldiak kontuan hartuta.

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / IKASTEGIAK ETA SAILAK KOORDINATZEKO UNITATEA / LAGUNTZA ADMINISTRATIBORAKO 4. UNITATEA.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO
LANALDIA

AZKENEKO LANALDIA

290

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

LANALDI ZATITUA

SAIL ETA IKASTEGIETAKO LANALDI ZATITUA

Justifikazioa: lanpostua hutsik gelditu denez, laguntza administratiborako unitateentzat oro har ezarritako lanaldi zatitu espezifikoa esleitu behar zaio.

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / IKASTEGIAK ETA SAILAK KOORDINATZEKO UNITATEA / LAGUNTZA ADMINISTRATIBORAKO 4. UNITATEA.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO LANALDIA

AZKENEKO
LANALDIA

333

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

SAIL ETA IKASTEGIETAKO LANALDI ZATITUA

GOIZEZ

Justifikazioa: lanpostu honen lanaldia Unitatearen behar orokorretara egokitu behar da, izan diren gainerako aldaketak kontuan hartuta.

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / IKASTEGIAK ETA SAILAK KOORDINATZEKO UNITATEA / LAGUNTZA ADMINISTRATIBORAKO 6. UNITATEA.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO
LANALDIA

AZKENEKO LANALDIA

712

OSASUN ZIENTZIEN SAILARI LAGUNTZEKO KOORDINATZAILEA

GOIZEZ

SAIL ETA IKASTEGIETAKO LANALDI ZATITUA

Justifikazioa: Osasun Zientzien Sailari laguntzeko koordinatzailearen lanaldia Saileko Zuzendaritzak arreta emateko dituen beharretara egokitu behar da, Laguntza Administratiborako 6. Unitateko lanaldiak kontuan hartuta.

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / IKASTEGIAK ETA SAILAK KOORDINATZEKO UNITATEA.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO
LANALDIA

AZKENEKO LANALDIA

400

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

ARRATSALDEZ

GOIZEZ

Justifikazioa: plantillan adierazitako lanaldia bere jardunaren errealitatera egokitu behar da.

A.2.–Atxikipenaren aldaketa.

Lanpostu honen atxikipena aldatu da:

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / IKASTEGIAK ETA SAILAK KOORDINATZEKO UNITATEA / LAGUNTZA ADMINISTRATIBORAKO 6. UNITATEA.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO ATXIKIPENA

AZKENEKO ATXIKIPENA

640

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / IKASTEGIAK ETA SAILAK KOORDINATZEKO UNITATEA / LAGUNTZA ADMINISTRATIBORAKO 2. UNITATEA

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / IKASTEGIAK ETA SAILAK KOORDINATZEKO UNITATEA / LAGUNTZA ADMINISTRATIBORAKO 6. UNITATEA

Justifikazioa: Laguntza Administratiborako 6. Unitateko kide bat 2. Unitateari laguntzeko koordinatzaile izendatu eta gero, beharrezkoa da bi unitateetako langile kopurua berregokitzea.

B.–Lanpostuen Sorrera.

Lanpostu hauek sortu dira:

IRAKASLEEN GAIETARAKO ERREKTOREORDETZA / -- / -- / OSASUN ZIENTZIEN SAILA / LABORATEGIARI LAGUNTZEKO UNITATEA.

–Laborategiko Zerbitzuetako ofiziala.

–Maila: C.

–Lanpostu zk.: 714.

–Lanaldia: zatitua.

–Herria: Tutera.

–Mailaren osag.: %12.

–Lanpostuaren osag.: %23,52.

–Espezialitatea: Anatomia Patologikoa.

Justifikazioa: lanpostua ezinbestekoa da Osasun Zientzien Sailak Fisioterapiako Graduan ematen duen irakaskuntza praktikorako.

Iragarkiaren kodea: F2007326