161. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-256

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Lezaungo hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Arbioz erreka-zuloa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Lezaun (Nafarroa).

Isurketak 16.000 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean. Honela tratatuko da: iragazki biologikoa eta hobi septikorako birzirkulazioa, Imhoff tankea eta ontzeko hiru urmael bukaeran.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko ekainaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2007081