161. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-332

Compañía Española Distribuidora de Petróleos SAk (CEDIPSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Compañía Española Distribuidora de Petróleos SA (CEDIPSA).

Xedea: gasolindegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Lantz (Nafarroa).

Gasolindegiko aldageletako eta komunetako ur beltzen bolumena 300 m³-koa da urtean; hobi septikoan eta iragazki biologikoaren bidez tratatuko dira; euri-ur kutsatuen bolumena, berriz, 60 m³-koa da urtean, eta tratatuko dira dekantagailu batean eta hidrokarburoen bereizgailu batean, ondoren lurrean sartzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen kopia eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoetan (Serafin Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko ekainaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2006866