161. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-299

Basaburuko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Basaburuko Udala.

Xedea: Udabe-Beramendiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Basaburua ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Basaburua (Nafarroa).

Basaburuko (Nafarroa) udal-mugarteko Udabe-Beramendi herriko isurketak 10.000 m³-ko emaria du urtean eta, Imhoff biltegi batean araztu ondoren, Basaburua ibaira isurtzen da eskuinaldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen kopia eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoetan (Serafin Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko ekainaren 11n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2006341