161. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-302

Imozko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Imozko Udala.

Xedea: Oskozko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Iregi erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Imotz (Nafarroa).

Imozko (Nafarroa) udal-mugarteko Oskotz herriko isurketak 7.000 m³-ko emaria du urtean eta, Imhoff biltegian araztu ondoren, Iregi errekara isurtzen da, eskuinaldetik; Iregi erreka Eraso errekara isurtzen da ezkerraldetik, eta hau Larraun ibaira ezkerraldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen kopia eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoetan (Serafin Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko ekainaren 11n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2006340