161. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Udalbatzako kideen ordainsariak

Cabanillasko Udalak, 2020ko urtarrilaren 13an egin bilkura arruntean, zinegotzi guztiak ados zirela, hitzez hitz honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Udalkideek urtean gehienez ere 2.300 euro jasoko dituzte, osoko bilkuretara, batzordeetara edo kide anitzeko organoetara joateagatik.

Bigarrena.–Alkatea eskuordetzen da arauzko aginduak betearaz ditzan eta erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igor dezan.

Cabanillasen, 2020ko uztailaren 16an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2007635