160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2020ko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko otsailaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoaren aldaketa, garbiketako langileei dagokienez.

Espedientea jendaurrean ikusgai egon zen hamabortz egun baliodunean, dagozkion iragarkiak 2020ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an, eta Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondotik.

Inolako erreklamaziorik izan ez denez gero, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsia gelditu da.

Horregatik, orain Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

–Udaleko langileen 2020ko plantilla organikoaren aldaketa, 2020ko martxoaren 1eko ondorioekin:

Araubide juridikoa: lan-kontratudun mugagabe ez finkoa. Lanpostua: garbiketako langilea. Kopurua: 1. Lanaldiaren %: 100. Maila: E. Mailako osagarria, %15. Osagarri konpentsatzailea, %41,47. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Laneko egoera: jardunean. Euskara maila: B1.

–Udaleko lan-kontratudun mugagabe ez finkoak diren langileen zerrendaren aldaketa, María Rosa Zozaya Sotori dagokionez:

Araubide juridikoa: lan-kontratudun mugagabe ez finkoa. Kargua: garbiketako langilea.Egoera administratiboa: jarduenan. Lanaldiaren %: 100. Aitortutako zerbitzuen data: 2019-01-01. Maila: E. Mailako osagarria, %15. Osagarri konpentsatzailea, %41,47.

Beran, 2020ko uztailaren 7an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2007316