160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2020/3 aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditua.
Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2020ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontu orokorrean 2020/3 zenbakiko aldaketa egiteko espedientea, aparteko kredituari buruzkoa.

Iragarkia 2020ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki taulan ediktua jarrita.

Ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

GASTUAK:

Aparteko kreditua.

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

1-4310-47200

Tokiko merkataritza bultzatzeko bonuak

10.000,00 euro

GUZTIRA

10.000,00 euro

Honako aurrekontu-aplikazio honetan baja emanda finantzatuko da:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

1-33800-2262001

Berako bestak

10.000,00 euro

GUZTIRA

10.000,00 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzea xede.

Beran, 2020ko uztailaren 7an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2007315