160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1360/2020 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 15eko 154E/2020 Foru Agindua betearazten duena.

Marta Martínez Sáez andreak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onartutako txanda irekiko hautapen prozeduran parte hartu zuen, Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatean.

Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 15ean emandako 154E/2020 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin da Marta Martínez Sáez andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurritutako 2745/2019 Ebazpen horren bidez, prozedura hauei dagokien lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen: maisu-maistren kidegoan –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan– sartzeko hautapen prozedura eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura, biak ala biak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsiak.

Aipatutako foru aginduareen bidez, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agindu zitzaion 0,24 puntu emateko Marta Martínez Sáez andreari merezimenduen baremoaren 3.1 atalean (“Etengabeko prestakuntza”). Baremo hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenean jaso zen.

Interesduna ez da ageri Hezkuntza Departamentuaren web-orrian 2019ko uztailaren 26an argitaratu zen zerrendan, oposizioaldia gainditu ez zuelako –zerrenda horretan Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitateko lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak baturik ageri ziren–.

Egiaztapen hori kontuan hartuta, hauxe izan beharko litzateke errekurtsogileak lehiaketaldian lortutako azken puntuazioa:

–Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz):

1,4900 puntu, guztira: I. atala, “Irakasle lanean izandako esperientzia”: 1,2500 puntu. II. atala, “Prestakuntza akademikoa”: 0,0000 puntu. III. atala, ”Beste merezimendu batzuk”: 0,2400 puntu.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 15ean emandako 154E/2020 Foru Agindua betearaztea, zeinaren bidez baietsi baita Marta Martínez Sáez andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurritutako 2745/2019 Ebazpen horren bidez, prozedura hauei dagokien lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen: maisu-maistren kidegoan –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan– sartzeko hautapen prozedura eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura, biak ala biak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsiak.

2. Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatean, azken puntuazio hau ematea Marta Martínez Sáez andreari merezimenduen baremoan: 1,4900 puntu.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 19an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2006439