160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurrean jartzea Ur aprobetxamendu baten eskaera jendaurrean jartzeari buruzko espedientea Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera

Eskatzailea: Apecechea SL.

Helbidea: kale Nagusia, 25-1, 31754 Goizueta (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: 2 iturburu Izkibi alderdian.

Eskatutako emaria: 0,6 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Xedea: kanpin bateko hornidura eta ureztaketa.

Obren azalpen laburra eta helburua:

kota desberdinetan dauden bi hargune dira; 5 hodi porotsu dira, aurrefabrikatutako habetxo batzuen barruan sartuta, eta horietatik bideratzen da iturburuetako ura. Goien dagoen hargunetik (170eko kota) 90 metroko PEADeko kondukzio bat dago, 63 mm-koa, beheren dagoen harguneko (157ko kota) etxolarekin lotzen duena. 200 metro luze den 63 mm-ko PEADeko hodi batez osatutako kondukzio batetik eramaten da ura hormigoi armatuzko 90 m³-ko biltegi bateraino. Kloratzeko ekipotik iragan ondoren, kanpineko instalazioak hornitzen dira 250 metro luze den burdinurtu bigunezko hodi bat erabiliz, 100 mm-ko diametrokoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko ekainaren 15ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2006336