160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Deialdia, Murillo el Cuendeko Udalarena, bertako dendei dirulaguntzak emateko, COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/514709). DDBN (Identifikazioa): 514709.

Murillo el Cuendeko Udalak 2020ko ekainaren 22ko osoko bilkuran onetsia.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute oinarri arautzaileen 2. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona edo entitateek.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Deialdi honen xedea da Murrilo el Cuendeko Udalaren laguntza ekonomikoak ematea bertako enpresaburuei. Jardutea, COVID-19ak eragindako ondorioen aurrean, bultzatuz Arradako, Murillo el Cuendeko eta Traibuenasko udal-mugarteko jarduera ekonomikoa eta, arintzen laguntzea negozioen aldi baterako itxierak eragindako galera ekonomiko zuzenaren egoera, eta, ahal den neurrian, saihestea negozio horiek azkenean behin betiko ixtera behartzea.

Hirugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko 30 egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arradan (Murillo El Cuende), 2020ko uztailaren 8an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2007349