160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Urbanizazio proiektua, 6. banaketa eremuko 1. sektorean,
jarduera ekonomikoen eremuan

Irunberriko Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 6. banaketa eremuko 1. sektorea urbanizatzeko proiektua, jarduera ekonomikoen eremuan Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatua (NASUVINSA).

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 134. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Irunberrin, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2006776