160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Udalaren 877. lurzatian
trukea egiteko. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Udalaren eta Eliezer Redín Aristuren arteko kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Udalaren 877. lurzatiaren 104 m² trukatzeko. Lurzati hori berdegune publikoaren sistema orokorrekoa da (SGZV-1), eta lurzorua aurrerantzean hiri-lur libre pribatu urbanizaezina izanen da, hiri-lurzoru finkatuko UC-2 unitatean integraturik eta ondoko etxebizitzari soil-soilik atxikirik; sistema orokor mugakidea urbanizatzeko obren kostua da trukearen ordaina.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Irunberrin, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2006775