160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 22an, eman zen argitara aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (FD horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

2/2020 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria:

I. kapitulua: 31.150,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.

Corellan, 2020ko uztailaren 14an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2007504