160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, 2020-2021 ikasturteko jantokirako bekena, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan janarirako dirulaguntzak emateko.
Mendialdea 1 eta Mendialdea 2 ikastetxeak. Akats zuzenketa

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 512110.

Akats baten ondorioz, 2020/07/10ean argitaratutako deialdiaren laburpenean, eskabideak aurkezteko okerreko tokia adierazi zen; beraz, aipatu deialdiaren laburpeneko 1. puntuko lehen paragrafoa aldatu da. Hona hemen nola gelditu den:

1.–Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

Interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Antsoaingo, Berriozarko, Berriobeitiko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Berriozarko Kaleberri 12 zenbakian baitago, jendea hartzeko ordutegian. Berriozarko Udalaren erregistro elektronikoan ere aurkeztu ahalko dute.

Berriozarren, 2020ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2007397