16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2019ko azaroaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, ondorio informatiboetarako, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Garinoainen, 2019ko abenduaren 23an.–Batasuneko burua, Francisco Aoiz Aranguren.

ERANSKINA

2020ko aurrekontu orokor eta bakarra

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Zuzeneko zergak

0,00

2

Zeharkako zergak

0,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

0,00

4

Transferentzia arruntak

237.153,56

5

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

0,00

6

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

7

Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak

3.500,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

240.653,56

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Langileria gastuak

194.550,00

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

35.110,00

3

Finantza-gastuak

1.400,00

4

Transferentzia arruntak

0,00

5

Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa

0,00

6

Inbertsio errealak

3.500,00

7

Kapital-transferentziak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

6.093,56

GASTUAK, GUZTIRA

240.653,56

Iragarkiaren kodea: L1916604