16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 12an egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen. Hona haren xedapen zatiak dioena:

1.–Hasiera batez onestea 2019ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontuak eta horiek betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.

2.–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzako iragarki-taulan jartzea, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

3.–Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzar Orokorrak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, 2019ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L1916818