16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

2020rako karga-tasak

Vianako Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onestea 2020ko ekitaldi ekonomikorako:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,1909ko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: gutxieneko tasa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176.2 artikuluari jarraituz.

Vianan, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1916813