16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Laburpena, gizarte-larrialdietarako 2020ko laguntzen oinarri arautzaileena

Oharra: Testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 488932.

Vianako Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, onetsi zituen deialdiaren oinarriak larrialdi sozialean dauden pertsona edo familiei 2020an zuzeneko prestazio ekonomikoak emateko.

Lehena.–Onuradunak: Larrialdietarako laguntza hauek norbanakoek, familiek eta bizikidetzako familia-unitateek eskuratzen ahalko dituzte, gizarte-bazterketa egoeran daudenean edo horretarako arriskua dutenean, 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea: Ekonomikoki laguntzeko tresna bat sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lan profesionalaren osagarri, Vianan bizi diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren eta/edo gizarte eta osasunaren arloetan premia egiaztatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun handiak badituzte.

Krisi egoeretan esku-hartzea, inguruabar horiek okerragora egin ez dezaten edo kroniko bilaka ez daitezen.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://www.viana.es/transparencia/contrataciones-convenios-subvenciones-y-costes-de-los-servicios/contratos-convenios-y-subvenciones/convocatorias-de-subvenciones/

Laugarrena.–Zenbatekoa: Laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa: 15.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Larrialdi sozialean daudenendako prestazio ekonomikoaren eskabideak Vianako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztuko dira urte batean zehar, abenduaren 31 arte, aurrekontuan behar den dirua badago.

Vianan, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, María Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1916696