16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Herri-lurraren okupazioa, 1. poligonoko 76. lurzatian, erlategi bat jartzeko. Jendaurrean jartzea

Untzueko Udalak, 2019ko abenduaren 31n egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Untzueko Udalaren herri-lurra okupatzeko espedientea, 1. poligonoko 76. lurzatian, erlategi bat jartzeko. Erlategiak 570 m² okupatzen ditu gutxi gorabehera.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin bat, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, hamabost eguneko epean jendaurrean egon dadin. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2019ko abenduaren 31n.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2000022