16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa eremuko UB-7 lurzatiarena. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko abenduaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko plan partzialaren UB-7 oinarrizko unitateari dagokiona, P. Tubalcons SLk sustatua. Helburua da indarra duen planeamenduan aurreikusitako hirigintza antolamendu xehatuko determinazioak osatu, aldatu eta birdoitzea Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko plan partzialaren UB-7 oinarrizko unitatearen esparruan. Aipatu eremua da familia bakarreko etxebizitza atxikietarako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2019ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1916514