16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen diru-sarreren bidez sortutako kreditu espedientea 2019ko aurrekontuan, partida hauekin:

Gastuen 3410,78200 partida sortzen da, “Dirulaguntza C.D. Idoyari soropil artifizialaren mailegua deuseztatzeko”. Zenbatekoa: 170.000 euro.

Diru-sarreren 78200 partida sortzen da, “Kirolaren Kontseilu Nagusiaren dirulaguntza”. Zenbatekoa: 170.000 euro.

Aldaketa honek indarra hartuko du Entitateak osoko bilkuran erabakia hartzen duen egunean, 6/1990 Foru Legearen 285.2 artikuluan eta 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoen arabera.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Oteitzan, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L1916723