16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2020. urterako plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara, eta jendaurrean egonen da 15 egunean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin bat. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2020ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, azter dezaten.

Orisoainen, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1916772