16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3556/2019 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, suhiltzaileen lanpostuetan aritzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 965/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2018ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 1504/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen (2018ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4koan).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 1824/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen (2018ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16koan).

Deialdiaren 10. oinarrian ezarritako oposizioaldiko probak bukatuta, kalifikazio epaimahaiak oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako 17 izangaien zerrenda igorri zuen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 750/2019 Ebazpenaren bidez, 17 izangai atxiki zitzaizkion Segurtasun Eskolari, eta horietarik 12 praktiketako funtzionario izendatu ziren; izan ere, gainerakoak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak ziren.

Deialdiaren 11. oinarriak ezartzen du ezen, kalifikazio epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan lortutako kalifikazioak jaso ondoren, espedientean sartuko dituela, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko duela (txanden arabera eta, txanda bakoitzean, oposizioan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta izendapen proposamena igorriko diola Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari.

Horren ondorioz, kalifikazio epaimahaiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorri du prestakuntza ikastaroa gainditu duten 17 izangaiak izendatzeko proposamena. Haietatik 9 igoera txandakoak dira, eta 8 txanda irekikoak.

Beste alde batetik, Barne Zuzendaritza Nagusiak proposatu du, deialdiaren 12.3 oinarrian xedatutakoarekin bat, 2020ko urtarrilaren 1a izan dadila karguaz jabetzeko eguna.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraian agertzen diren pertsonak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, suhiltzaile lanpostuetan aritzeko, haiek baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaiak: Fermín Abaurrea San Juan, Roberto Arregui Ongay, Jordi Clemente Sánchez, Iván Echeverz Balda, Pedro García Osinaga, Miguel Marqués Cornago, Javier Pulgarín Unzué, Pablo San Julián Rodríguez eta David San Miguel Pascual jaunak igoera txandatik, eta Jon Iker Archanco Lorenzo, Jon Arraiza Inza, Mikel Azcoiti Tanco, Arkaitz León Muela, Beinat Primo Egea, Raúl Roda Hualde, Eduardo Sola Larrión eta Alberto Trillo Ezquer jaunak txanda irekitik.

2. Barne Zuzendaritza Nagusiko lanpostu huts hauek esleitzea, destino hauek dituztenak:

Fermín Abaurrea San Juan jaunari 10145 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Aurizko suhiltzaile parkeari atxikia. Lanpostu elebiduna da, B2 euskara maila izatea eskatzen baita.

Roberto Arregui Ongay jaunari 10000 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Azkoiengo suhiltzaile parkeari atxikia.

Jordi Clemente Sánchez jaunari 6527 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Lodosako suhiltzaile parkeari atxikia.

Iván Echeverz Balda jaunari 10144 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Aurizko suhiltzaile parkeari atxikia. Lanpostu elebiduna da, B2 euskara maila izatea eskatzen baita.

Pedro García Osinaga jaunari 6519 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Lodosako suhiltzaile parkeari atxikia.

Miguel Marqués Cornago jaunari 7822 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Lodosako suhiltzaile parkeari atxikia.

Javier Pulgarin Unzue jaunari 7057 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Zangozako suhiltzaile parkeari atxikia.

Pablo San Julián Rodríguez jaunari 10011 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Azkoiengo suhiltzaile parkeari atxikia.

David San Miguel Pascual jaunari 7915 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Lodosako suhiltzaile parkeari atxikia.

Jon Iker Archanco Lorenzo jaunari 5753 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Zangozako suhiltzaile parkeari atxikia.

Jon Arraiza Inza jaunari 10146 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Aurizko suhiltzaile parkeari atxikia. Lanpostu elebiduna da, B2 euskara maila izatea eskatzen baita.

Mikel Azkoiti Tanco jaunari 432 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Zangozako suhiltzaile parkeari atxikia.

Arkaitz León Muela jaunari 9785 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nabaskozeko suhiltzaile parkeari atxikia.

Beinat Primo Egea jaunari 10082 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nabaskozeko suhiltzaile parkeari atxikia.

Raúl Roda Hualde jaunari 4807 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Zangozako suhiltzaile parkeari atxikia.

Eduardo Sola Larrión jaunari 5333 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Zangozako suhiltzaile parkeari atxikia.

Alberto Trillo Ezquer jaunari 10119 lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nabaskozeko suhiltzaile parkeari atxikia.

3. Zehaztea ezen lanpostuaz jabetzeko eguna 2020ko urtarrilaren 1a izanen dela.

Aipatutako epean norbaitek ez badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Barneko zuzendari nagusiari, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzura eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1916701