16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa puntuala Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2019ko abenduaren 31n egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Martzillako Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa, UO-12 exekuzio unitatea mugatzeari buruzkoa eta Pedro José Goñi Lasherasek sustatua. Ondoren, ukitutako hirigintzako araudia argitaratu zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Martzillan, 2020ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2000069