16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2020rako karga-tasak

Xabierko Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da karga-tasa hauek ezartzea 2020rako:

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.

2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.

3.–Ura:

–Gutxieneko kuota finkoa: 8 euro/hiruhileko.

–Kontagailuaren alokairua: 0,7 euro/hiruhileko.

–Etxeko erabilerarako hornidura: 0,75 euro/m³.

4.–Estolderia eta arazketa: 22 euro/urte.

5.–Xabierren indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak mantentzea.

6.–Erabaki honek indarra hartuko du 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

7.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Xabierren, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L1916802