16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLE

2020ko tarifak

Itzalleko Kontzejuak, 2019ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Itzallen (Zaraitzu) 2020an aplikatu beharreko tarifak. Honela geldituko dira:

–Belarrak 2020an:

1.–Ordainketa partikularrei: 0,1971 euro/erregu.

2.–Ordainketa Itzalleko Kontzejuari: 0,3941 euro/erregu.

–Edateko eta ureztatzeko uraren zerbitzuaren kanona 2020an: 112,57 euro/kontagailu paratua (BEZa barne).

–Saneamendu zerbitzuaren kanona 2020an: 56,29 euro/kutxatila paratua (BEZa barne).

–Ur kontsumoaren prezio publikoa 2020an: 0,08983 euro/m³ (BEZa barne).

–Etxerako egur loteak 2020an: 34,39 euro/lotea.

–Herritarrendako lanak 2020an:

1.–Motozerrarekin: 80,11 euro/eguna (8 orduko lana).

2.–Arrunta: 70,13 euro/eguna (8 orduko lana).

3.–Ordu bat, makineria, pala eta abar dituen traktorearekin: 44,14 euro/lanordua.

4.–Ordu bat, traktore bakarrarekin, atoidun ibilgailuarekin eta abarrekin: 29,49 euro/lanordua.

–Kilometrajea 2020an:

1.–Mendi-ibilgailuan, pistaz eta bidez: 6,95 euro/bidaia.

2.–Ibilgailuan, errepidez: 0,32 euro/km.

–Sakristautzako boluntario zerbitzua: 70,13 euro/hilabetea - boluntarioa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, tarifak behin betiko onetsitzat joko dira.

Itzallen (Zaraitzu), 2019ko abenduaren 31n.–Alkatea, Francisco Sarries Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2000002