16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2020ko prezio publikoak, tasak, kargak, zergak eta kontribuzioak

Girgillaoko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat:

1. 2020ko ekitaldirako, ondotik aipatzen diren zenbatekoak, karga-tasak eta ponderazio indizeak ezartzea, udal zergei eta tasei dagokienez:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,35, katastroko balioen gainean.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,60, katastroko balioen gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3,4ko karga-tasa, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Karga-tasa, %12.

  • Koefizienteak:
  • 0-1. urtea: 0,07.
  • 2-15. urteak: 0,06.
  • 16. urtea: 0,16.
  • 17. urtea: 0,29.
  • 18. urtea: 0,43.
  • 19. urtetik aurrera: 0,46.

–Administrazio tramiteak eta hirigintza.

1.–Eskabideak eta agiriak (bakoitzeko):

a) Luzatzen den agiri bakoitzeko: 1,50 euro.

b) Kopiak eta fotokopiak: 0,15 euro.

c) Agirien konpultsa: 0,30 euro.

2.–Ziurtagiriak:

a) Ziurtagiriak: 1,50 euro.

3.–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

4.–Lizentziak, kontzesioak eta baimenak tramitatzeko tasak:

a) Obra lizentziak eskatzea: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

b) Lehen erabilerako lizentzia emateko tarifak:

  • Eraikin berritik eginak: 150,00 euro.
  • Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro
  • Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.
  • Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Girgillaon dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Etxarrenen (Girgillao), 2019ko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1916631