16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udaltzaingoko buruaren izendapena

Alkatetzaren 1054/2019 ebazpena.

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka García Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

Kontuan hartuz José Tomas Morales Artigasek aurkeztutako dimisioa Corellako Udaltzaingoko buruaren kargutik, ondorioak 2019ko abenduaren 31tik aurrera izanen dituena.

Kontuan hartuz ezen 2019ko ekitaldiko plantilla organikoan, aurtengo 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 14an, argitaratu zen hartan, Udaltzaingoko buruaren kargua aldi baterako kargutzat hartzen dela.

Kontuan hartuz, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29. artikuluak dioenez, Polizia Kidegoko burua izendapen libreko behin-behineko langilea izanen dela, eta haren izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman beharko direla argitara.

Kontuan hartuz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.1.e) artikulua.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea José Tomas Morales Artigasek aurkeztutako dimisioa Corellako Udaltzaingoko buruaren kargutik, ondorioak 2019ko abenduaren 31tik aurrera izanen dituena.

Bigarrena.–Izendatzea Álvaro Lacarra Ayensa Corellako Udaltzaingoko buru, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izanen dituena.

Corellan, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1916690