16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2020ko tasak eta prezio publikoak

Artaxoako Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, honako tasa eta prezio publiko hauek onetsi zituen 2020rako:

1.–Agiriak luzatu eta tramitatzea.

–Ziurtagiriak: 1,50 euro.

–Konpultsak: 1,00 euro.

–Faxa: 2,00 euro.

–A4 tamainako fotokopiak: 0,10 euro (zuri-beltzean); 0,20 euro (kolorez).

–A3 tamainako fotokopiak: 0,15 euro (zuri-beltzean); 0,30 euro (kolorez).

–Lurzatien gaineko zedulak: 2,00 euro.

2.–Irekitzeko lizentziak.

–Establezimenduak berritik paratzea. Jarduera sailkatuen espedienteari lotutako jarduerak: 283,50 euro.

–Jarduera sailkatuen espedienteari lotu gabeko jarduerak: 139,50 euro.

–Lokalak lekuz aldatzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharrekoaren %90 izanen da zerga.

–Lokalak handitzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 283,50 euro.

–Merkataritzako jarduera aldatzeagatik, jarduera berriari esleitutako kuotaren eta lokal berean egiten zenari dagokionaren arteko aldea ordaindu beharko da zergatako.

–Titulartasuna aldatzeagatik, lagatzeagatik edo negozioa eskuz aldatzeagatik, berritik jartzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 283,50 euro.

–Aurreko zenbateko guztiei espedientea tramitatzeko beharrezkoak diren txosten teknikoen kostua gehituko zaie, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

3.–Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu bereziak:

–Lurzorua gasa edo beste gai sukoi edo arriskutsu batzuk bideratzeko aprobetxatzen denean: 6,00 euro, metro lineal bakoitzeko, urtean.

–Zorupeko beste aprobetxamendu berezi batzuk: 1,50 euro, metro lineal bakoitzeko, urtean.

–Gainerakoa, aldaketarik gabe.

4.–Udal hilerria eta beilatokia.

–Nitxoa, lehen emakida: 335,00 euro.

–Nitxoak, luzapen bakarra: 335,00 euro.

–Ehorzketak panteoietan: 115,00 euro.

–Ehorzketak nitxoetan (hilotzak, gorpuzkiak, errautsak): 60,00 euro.

–Alokairuko nitxoetan, lehenbiziko emakidarekin batera, hilotza hobitik ateratzea kobratuko da.

–Kolunbarioak, lehen emakida (25 urterako): 145,00 euro.

–Errauts-kutxategiak, bertze 25 urterako luzapena: 145,00 euro.

–Ehorzketa kolunbarioetan: 60,00 euro.

–Hilotzak ateratzea: 70,00 euro.

–Gorpuzkiak ateratzea: 40,00 euro.

–Kolunbarioetatik ateratzea: 35,00 euro.

–Hilotzak panteoietatik ateratzea: 135,00 euro.

–Gorpuzkiak panteoietatik ateratzea: 70,00 euro.

–Zinkezko hilkutxa bat dagoenean eta ezin denean hilotza atera, nitxoa ireki, hilkutxa puskatu eta berriz tapatzeagatik: 60,00 euro.

Aurreko zenbateko guztiei %10eko errekargua aplikatuko zaie, Artaxoan erroldatuta ez daudenen kasuan.

Tasa eta prezio publiko horiek %25 murriztuko dira familia unitateek langabezian dauden eta langabeziako prestaziorik ez duten pertsona aktiboak dituztenean, eta Udalak ahalmena izanen du egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko, egiaztapenak egin ahal izateko. Murrizketa bera aplikatuko zaie gizarteratze errenta jasotzen dutenei eta/edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan daudenei; horretarako, egoera horretan daudela egiaztatzen duen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren agiria aurkeztu beharko da.

5.–Lizentziak eta hirigintzako bestelako jarduerak.

Oin berriko eraikinendako, zaharberritzeko, kontserbazioko, obra txikietarako eta eraikuntza txikietarako lizentzien tramitazioa. Eraikinak eraitsi eta husteko lizentzien tramitazioa. Lurrak mugitu, zelaitu eta erauzteko lizentzien tramitazioa. Gutxieneko tarifa bat ezarri da lizentzia bakoitza tramitatzeagatik, 40,00 eurokoa.

6.–Partzelazioak eta banantzeak egiteko lizentzien tramitazioa:

–5.000 metro koadro bitarteko lurzatietan: 60,00 euro.

–5.000 metro koadrotik gorako lurzatietan: 75,00 euro.

7.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa (haien onespena eta aldaketa): 689,70 euro.

8.–Xehetasun-azterketak: 689,70 euro.

9.–Birpartzelazioak: 689,70 euro.

10.–Urbanizazio proiektuak: 689,70 euro.

11.–Ahots publikoa (bandoak): 2,50 euro.

12.–Fatxada partikularretatik herriko argien instalazioak kentzea:

–Lan egindako ordua: 25,00 euro.

13.–Udal instalazioak (igerilekuak):

–Denboraldiko abonamendua, helduentzat (17 urte betetzen direnetik hasita):

  • Kiroldegiko bazkideak: 45,00 euro.
  • Erroldatuak: 57,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 62,70 euro.

–Hilabeteko abonamendua, helduentzat (17 urte betetzen direnetik hasita):

  • Erroldatuak: 35,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 38,50 euro.

–Eguneko sarrera, helduentzat, 17 urtetik aitzina (aurten eginak): 7,00 euro. Arratsaldeko bost eta erdietatik aitzina: 3 euro.

–Denboraldiko abonamendua, 3 urtetik gorako haurrentzat (aurten eginak):

  • Kiroldegiko bazkideak: 25,00 euro.
  • Erroldatuak: 39,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 42,90 euro.

–Hilabeteko abonamendua, 3 urtetik gorako haurrentzat (aurten eginak):

  • Erroldatuak: 28,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 30,80 euro.

–Eguneko sarrera, 3 urtetik gorako haurrentzat (aurten eginak): 4,00 euro. Arratsaldeko bost eta erdietatik aitzina: 3 euro.

–Denboraldiko abonamendua, 65 urtetik gorako erretirodunentzat:

  • Kiroldegiko bazkideak: 35,00 euro.
  • Erroldatuak: 43,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 47,30 euro.

–Hilabeteko abonamendua, 65 urtetik gorako erretirodunentzat:

  • Erroldatuak: 27,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 29,70 euro.

–Eguneko sarrera, 65 urtetik gorako erretirodunentzat: 4,00 euro. Arratsaldeko bost eta erdietatik aitzina: 3 euro.

Bada aukera, gainera, abonamendu izendun bat eskuratzeko, nahitaez jarraian izanen ez diren 10 egunekoa, 30 euroz. Abonamendu horrek ez du inolako hobaririk izanen.

14.–Kiroldegia.

–Kirol anitzetarako pilotalekuko abonamenduak:

  • Bazkide txartela berritzea: 45 euro/urte.
  • Bazkide berria: 50 euro/urte.
  • 17 urtetik beheitiko bazkidea: 25 euro/urte.

–Kiroldegia alokatzea: Kirol instalazioak erabiltzeko araudiaren arabera:

  • Bazkideak: 2,00 euro/ordua.
  • Bazkide ez direnak, 4,00 euro/ordua.
  • Bazkideak (17 urtetik beherakoak), 1,00 euro/ordua.
  • Bazkide ez direnak (17 urtetik beherakoak): 2,00 euro/ordua.

Kiroldegiaren abonamenduak martxoan berrituko dira.

Abonatu berriek abonamenduaren denborari dagokion zatia ordainduko dute.

–Beherapenak igerilekuko eta kiroldegiko abonamenduetan.

1. Familia ugaria (Nafarroako Gobernuaren definizioaren arabera):

  • Familia ugariaren titulua duen familia unitatea, hiru seme-alabarekin: %15 merkeago.
  • Familia ugariaren titulua duen familia unitatea, lau seme-alaba edo gehiagorekin: %20ko deskontua.

Bi kasuetan, familia ugariaren txartela aurkeztu beharko da.

2. Familia ugariei aplikatzen zaien deskontu bera aplikatuko zaie %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonei.

  • Guraso bat edo bi, bi seme-alaba dituztenak, elkarrekin izandakoak ala ez, horietako batek %33ko desgaitasuna edo handiagoa duenean edo lan egiteko ezintasuna duenean.
  • Bi guraso, bi seme-alaba dituztenak, elkarrekin izandakoak edo ez, biek desgaitasunen bat dutenean, edo gutxienez haietako batek %65eko desgaitasuna edo handiagoa duenean edo lan egiteko ezintasuna duenean.

Betiere, ondorengoak ekonomikoki haien mende badaude.

Aurreko zenbateko horiek (igerilekua eta kiroldegia) %25 murriztuko dira familia unitateek langabezian dauden eta langabeziako prestaziorik ez duten pertsona aktiboak dituztenean, eta Udalak ahalmena izanen du egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko, egiaztapenak egin ahal izateko. Murrizketa bera aplikatuko zaie gizarteratze-errenta jasotzen dutenei eta/edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan daudenei; horretarako, egoera horretan daudela egiaztatzen duen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren agiria aurkeztu beharko da.

–Kiroldegia alokatzea, haurrak dituzten familia edo taldeendako.

Heldu batek kiroldegia alokatu ahalko du kirol anitzetarako erabiltzeko, bere ardurapean, gehienez ere 25 pertsonak erabiltzeko, dutxa erabiltzeko eskubiderik gabe. Debekaturik dago barnean jatea eta edatea. Gehienez ere ordubeterako erreserbatu ahalko da, eta hori hasterakoan hurrengo ordurako erreserbarik ez badago, ordubetez luzatu ahalko da. Kirol instalazioak erabiltzeko araudia bete beharko da betiere.

  • 09:00 - 19:00:
  • Bazkideak: 8,00 euro/ordua.
  • Bazkide ez direnak: 16,00 euro/ordua.

Erreserba egiten duenak ez du zertan bazkide izan.

–Tasa dutxa erabiltzeagatik, beste erabileretatik aparte, instalazioak alokatu gabe:

  • Bazkideak: 1,50 euro.
  • Bazkide ez direnak: 2,50 euro.

15.–Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza: Ez da aldatu.

16.–Lurzorua okupatzearen gaineko ordenantzak:

–Merkatuko saltokiak (merkatu txikia) paratzeko, egun bakoitzeko: 7,00 euro (zatikirik gabe).

–Merkatuko saltokiak bestetan jartzeko, egun bakoitzeko: 17,00 euro (zatikirik gabe). Aldez aurretik ordainduz gero, 13,00 euro.

Salmenta toki bat baino gehiago erabiliz gero, bigarren tokitik aurrera 23,00 euro, salmenta toki bakoitzeko. Aldez aurretik ordainduz gero, 19,00 euro, salmenta toki bakoitzeko.

–Barrakak, tiro egiteko postuak eta antzekoak jartzeko, egun bakoitzeko: 30,00 euro (zatikirik gabe), 50,00 euroko fidantzarekin. Aldez aurretik ordainduz gero, 25,00 euro.

17.–Bisitariaren Etxearen tarifak:

KONTZEPTUA

BANAKAKOA
(euro)

HAURRAK
(euro)

TALDEAK
(euro)

75 minutuko bisita gidatua

4,50

3,00

3,50

San Saturnino elizaren bisita gidatua/audiogida (gurtza gunea)

3,50

Audiogidarekin, 2,5.

Audiogidarik gabe, 1,5.

3,00

Trikuharrien bisita

Esk. ez

Esk. ez

4,65

Artaxoako Hiribilduaren bisita gidatua

Esk. ez

Esk. ez

4,65

Hizkuntzagatiko osagarria

1,00

Ordutegitik kanpo egiteko osagarria:

1,00

Apl. ez

Ingurabideko pasealekua eta Jerusalemgo Ama Birjinaren ermita bisitatzeko osagarria

1,00

Haurrendako tarifa 6 eta 13 urte bitarteko haurrei aplikatuko zaie. 6 urtetik beheiti, salbuetsiak. Taldeko tarifa 30 pertsonatik gorako taldeei aplikatuko zaie.

Esk. ez: ez dago eskura.

Apl. ez: ez da aplikatzen.

Eskola taldeen tarifak (6-13 urte):

Harresien bisita gidatua (kanpoaldea)

1,95 euro

San Saturnino elizaren bisita gidatua (gurtza gunea)

1,95 euro

Artaxoako harresien eta San Saturnino elizaren bisita gidatua

2,80 euro

Trikuharrien bisita gidatua

3,80 euro

Tarifek BEZaren %21 barne dute. BEZaren portzentajea aldatzen bada, horren arabera eguneratuko dira.

Tarifa hauek orain eskaintzen diren produktuei aplikatzen zaizkie. Hala ere, etorkizunean bestelako zerbitzu turistikoak eskaini ahalko dira.

18.–Zuhaitzak, zuhaixkak eta basobera zaindu eta babesteko araudia: Ez da aldatu.

19.–Udal Artxiboaren araudia. Agirien fotokopiak, fotokopien prezio berean. Agiriak bilatzen erabilitako denbora kobratuko da: euro bat 15 minutuko edo zatiki bakoitzeko, xehetasunak emanda betiere.

20.–Kultur gelak eta aretoak erabiltzea (Kultur Etxea).

–Eguneko: 20,00 euro.

–Hilabete bakoitzeko: 50,00 euro.

21.–Udalaren makina teleskopikoa eta beharginaren lana alokatzea: 45,00 euro/ordua, zatikirik gabe.

–Pala eta beharginaren lana alokatzea, 53,00 euro ordua, zatikirik gabe.

–Eszenatokiaren alokairua: 50,00 euro, gehi muntatzeko orduak. Artaxoaren barnean erabiltzeko alokatzen ahal da bakarrik.

22.–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen tasak.

–Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) emateko tasak.

DIRU-SARRERA GORDINAK,
LAGUN BAKOITZEKO

HILABETEKO
KUOTA

EUROAK
ORDUKO

Zenbateko honetatik

Zenbateko hau arte

0,00

180

0,00

0,00

181

210

16,14

0,78

211

240

22,94

1,09

241

270

26,78

1,28

271

300

30,60

1,46

301

330

40,53

1,93

331

360

49,71

2,37

361

390

57,38

2,74

391

420

65,01

3,09

421

450

72,66

3,53

451

480

80,30

3,91

481

510

104,40

4,97

511

540

128,51

6,12

541

600

160,64

7,65

601

660

171,44

8,16

660 baino gehiago

Familia langile baten kostu osoa:
11,89 euro*

(*) Tasa kalkulatzeko, eguneko ordu bateko laguntza (21 ordu hilabetean) hartzen da oinarritzat. Ordu gehiago edo gutxiago erabiltzen bada eguneko, kostua proportzioan aterako da.

–Etxeko Laguntza Zerbitzuaren ortopediako materiala alokatzeko tasak.

  • Aulki gurpilduna: 7,65 euro hilean.
  • Ohe giltzatua: 7,65 euro hilean.
  • Garabi giltzatua: 11,46 euro hilean.

Diru-sarrera potentzialak lortzeko, etekinak zenbatesteko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A. Hirilurreko ondasunak: %1,30, hiri-lurraren katastroko balioaren gainean, ohiko etxebizitzari dagokionaren kendura egin ondoan.

B. Landalurreko ondasunak: errentaren batez besteko prezioa:

  • Ureztalurra: 28,50 euro.
  • Lehorreko lurra: 18,40 euro.

23.–Virgen de Jerusalén Zahar Etxea:

MENDEKOTASUNA

GELAK

EUROAK HILEAN

Mendekotasunik ez dutenak

Batendako gela

1.076,93 euro, gehi KPIa

Mendekotasunik ez dutenak

Birendako gela

996,28 euro, gehi KPIa

Mendekotasun ertaina dutenak

Bata nahiz bestea

1.529,44 euro

Mendekotasun larria dutenak

Bata nahiz bestea

1.728,30 euro, gehi KPIa

Mendekotasun handia dutenak

Bata nahiz bestea

1.909,60 euro, gehi KPIa

Farmazia tasak:

  • Alokairua: 355,50 euro, gehi KPIa.
  • Ura: 6,24 euro, gehi KPIa.
  • Berogailua: 26,38 euro, gehi KPIa.
  • Argia: gastatutako kW-ak gehi 0,21 + KPIa.

–Beilatokia:

  • Zahar etxean bizi direnak: 0,00 euro.
  • Erroldatuak: 145,59 euro, gehi KPIa.
  • Erroldatu gabeak: 186,89 euro, gehi KPIa.

KPIa negatiboa baldin bada, bere horretan utziko dira 2019ko prezioak.

24.–Artaxoako Udalaren 0tik -3 urte bitarteko haur-eskolan zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko tasak: Hezkuntzako kontseilariaren Foru Aginduan ezarritako taula erabiliko da, familiak ordaindu beharreko tarifa ateratzeko. Hartan, 0tik -3 urte bitarteko haurrez arduratzeagatik, udalen titulartasuneko ikastetxeetan familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dira. Betiere, Hezkuntza Departamentuarekin sinatu hitzarmenen bidez finantzatzen dira eta Nafarroako Gobernuak horretarako onesten duen araudiaren bitartez arautzen.

Matrikularen kuota: 50 euro. Kuota hori hilabetekoak ordaintzen direnean konpentsatuko da, azkeneko hilabetekoetan hain zuzen.

Adierazi behar da, halaber, erroldari buruzko aipamenak sortzapen egunean erroldatuta dauden guztiei begira egiten direla, gutxieneko antzinatasuna 2020ko urtarrilaren 1ekoa badute.

25.–Musika Eskolako tasak.

–Haurren ikasgela, eta Musika eta Mugimendua.

  • Haurren ikasgela, 5 urteko ikasleak (Haur Hezkuntzako 3. maila): 18 euro hilean.
  • Musika eta Mugimenduko 1. maila, 6 urteko ikasleak (Lehen Hezkuntzako 1. maila): 18 euro hilean.
  • Musika eta Mugimenduko 2. maila, 7 urteko ikasleak (Lehen Hezkuntzako 2. maila): 18 euro hilean.

(Eskolak emateko gutxienez ere 4 ikasle behar dira).

–Musikako lehen zikloa.

  • Lehen maila:
  • Musika hizkuntza 2h/astea: 61 euro hilean.
  • Musika tresna, astean 30 min., bakarka: 61 euro hilean.
  • Bigarren maila:
  • Musika hizkuntza 2h/astea: 61 euro hilean.
  • Musika tresna, astean 30 min., bakarka: 61 euro hilean.

–Musikako bigarren zikloa.

  • Hirugarren maila:
  • Musika Hizkuntza, 2 ordu astean: 77 euro hilean.
  • Musika-tresna, 35 minutu astean, bakarka: 77 euro hilean.
  • Musika-tresnen taldea, 45 minutu astean: 77 euro hilean.
  • Ahots taldea, 45 minutu astean: 77 euro hilean.
  • Laugarren maila:
  • Musika Hizkuntza, 2 ordu astean: 77 euro hilean.
  • Musika-tresna, 35 minutu astean, bakarka: 77 euro hilean.
  • Musika-tresnen taldea, 45 minutu astean: 77 euro hilean.
  • Ahots taldea, 45 minutu astean: 77 euro hilean.

–Musikako hirugarren zikloa.

  • Bosgarren maila:
  • Musika Hizkuntza, 2 ordu astean: 79 euro hilean.
  • Musika tresna, astean 40 min., bakarka: 79 euro hilean.
  • Musika-tresnen taldea, 45 minutu astean: 79 euro hilean.
  • Ahots taldea, 45 minutu astean: 79 euro hilean.
  • Seigarren maila:
  • Musika hizkuntza, astean 2 ordu: 79 euro hilean.
  • Musika tresna, astean 40 minutu, bakarka: 79 euro hilean.
  • Musika-tresnen taldea, 45 minutu astean: 79 euro hilean.
  • Ahots taldea, 45 minutu astean: 79 euro hilean.

–Musikako laugarren zikloa.

  • Aukerakoa ikasle helduendako edo nahitaezkoak diren hiru zikloak bukatu dituztenendako, behar duten hauetan matrikulatzeko:
  • Musika-tresna: 30 min/astea: 47 euro/hilabetea
  • Musika-tresna: 40 min/astea: 62 euro hilean.
  • Musika Hizkuntza: ordubete astean: 18 euro hilean.
  • Musika-tresnen taldea: 45 min/astea: 18 euro hilean.
  • Ahots taldea: 45 min/astea: 18 euro hilean.
  • Pop-Rock gela: 20 euro hilean.

Entseguetarako musika-tresnen alokairua: 9 euro/hilabetea.

Familia ugari bateko ikasleek %50eko beherapena izanen dute kuota horietan guztietan. Beherapena gauzatu ahal izateko, familia ugariaren txartel eguneratuaren fotokopia aurkeztu beharko da urtero. Ez da halako beherapenik eginen bigarren musika-tresnaren kuotan.

Erroldaturik ez daudenek %37 gehiago ordaindu beharko dute modalitate guztietako kuotan.

Aipatu tasa eta prezio publikoek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Artaxoako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1916582