16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2020ko lan egutegia

Alkatetzak abenduaren 27an emandako 1745/2019 Ebazpenaren bidez, Altsasuko Udalaren lan egutegia onetsi da 2020rako; haren testua hitzez hitz ematen da osorik:

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpenaren bitartez Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala erabaki ondoren, bidezkoa da Altsasuko Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.

2019ko azaroaren 29an, sindikatuen ordezkaritzak zerbitzu orokorren (Idazkaritza, Ogasuna eta Hirigintza) egutegi proposamena aurkeztu zuen 2020rako; Antolaketa eta Giza Baliabideen batzordeak aldeko irizpena eman zuen 2019ko abenduaren 18an.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Altsasuko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2020ko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 29a: Herriko jaieguna (San Pedro).

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urtarrilaren 2a, martxoaren 20a eta abenduaren 24a eta 31 ez dira lanegunak izanen, lanaldi soberakinagatik, bulego orokorretako langileentzat eta egutegi horri atxikitzen zaizkion beste zerbitzuetako langileentzat. Orobat, langile horientzat onetsi den egutegian egun bat, 5 ordu eta 30 minutu sobratzen dira, eta horren aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute ordu horiek noiz hartu.

Bigarrena.–Altsasuko Udaleko zerbitzu orokorretan, lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin bat.

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 9:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 90 minutuak, malgutasunez, 7:30etik 9:00ak arte eta 15:00etatik 16:30 arte. Jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 14:30 arte izanen da.

Honako zerbitzu hauek berariazko egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean: Kultura, Kirola, Berdintasuna, Ludoteka, Udaltzaingoa, Haur Eskola, Obrak eta Udal Zerbitzuak.

Hirugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande eta larunbat guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko apartatuan adierazitako jaiegunak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, Altsasuko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau sindikatuen ordezkaritzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Altsasun, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1916819