16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko errekurtsoak honako honi buruz: deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika eskola bereziko irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, tronpa, tronpeta, biolin, perkusio eta gitarra elektrikoaren espezialitateetan

Izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdietan, musika eskola bereziko irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, tronpa, tronpeta, biolin, perkusio eta gitarra elektrikoaren espezialitateetan, José Manuel Otano Villanuevak zenbait gora jotzeko errekurtso paratu ditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduak, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaritzak honako data hauetan emaniko ebazpenen aurka: 2019ko abuztuaren 23an (19-2191, 19-2192, 19-2193 eta 19-2194 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoak) eta 2019ko irailaren 26an (19-2195 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa), aipatu deialdiei buruzkoak. Deialdiak 2019ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, irailaren 20an, eta Udalaren web orrian, 2019ko irailaren 27an.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1916595