16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

9/2019 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Cadreitan eta Valtierran lehendik dauden 66 kV-eko linea elektriko batzuk lurperatzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2019ko urriaren 21ean, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, honako instalazio elektriko hau egiteko administrazio baimena eskatu du, bai eta proiektuaren onespena eta onura publikoaren deklarazioa ere:

–Instalazioaren titularra: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU eta Eólica Caparroso SLU.

–Espedientea: SAT11035 (Erref.: 2019-054 obra 100846298 Agr.).

–Instalazioaren kokalekua: Cadreitako eta Valtierrako udal-mugarteak.

–Xedea: Renovables de la Ribera SLk sustatutako Cavar 1 eta Cavar 3A haize-parkeetako 1.1 eta 3A.1 haize-sorgailuek lehendik dauden linea elektrikoekin sortzen dituzten interferentziak zuzentzea.

–Ezaugarri teknikoak: zati batean lurperatzea 66 kV-eko “3097-04-Tafalla-Tutera 2” aireko linea elektrikoa, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrena, eta 66 kV-eko “3109-04-La Serna-Caparrosoko H.P.” aireko linea elektrikoa, Eólica Caparroso SLUrena. Zirkuitu bikoitzeko aireko bi linea zati lurperatu nahi dira. Aireko zati horietako bat 295 metrokoa da eta bestea 321 metrokoa, eta lurpean zirkuitu bikoitzeko 720 metro jarriko dira guztira, bi zatitan (bata 315 metrokoa eta bestea 405 metrokoa).

Lurpeko lehen zatia airetik lurperako trantsizioko 253N euskarri berrian hasiko da eta lurpetik airerako trantsizioko 254N euskarri berrian amaituko da. Bi euskarri berri horiek instalatzeaz gainera, egungo 253. eta 254. euskarriak desmuntatuko dira, eta jarduketaren aurreko eta ondoko euskarriarteak erregulatuko dira.

Lurpeko bigarren zatia airetik lurperako trantsizioko 264N euskarri berrian hasiko da eta lurpetik airerako trantsizioko 265. euskarri berrian amaituko da. Bi euskarri berri horiek instalatzeaz gainera, egungo 264. eta 265. euskarriak desmuntatuko dira, eta jarduketaren aurreko eta ondoko euskarriarteak erregulatuko dira. Lurpeko bi zatiak lurpeko kanalizaziopean jarriko dira, HEPRZ1 36/66 kV 3 × (1 × 630) Al+H75 motako kableak erabiliz. Zirkuituetako bat hodi barnetik joanen da, eta bigarren zirkuitua bere horretan lurperatuko da.

Aireko linean erregulatu behar diren euskarriarteetan LA-280 motako eroalea dago.

–Aurrekontua: 598.490,88 euro.

Urriaren 17an aurkeztutako eskabidean, Eólica Caparroso SLUk honako hau eskatu du: lehendik dauden linea elektrikoak lurperatzeko proiektua izapidetzeko onar dadila baldin eta egungo titularrek linea-zirkuitu bakoitzaren titulartasunari eta lurperatutako zatienari eusten badiote. Hau ere eskatu du, jarduketari bere oniritzia emateko: Renovables de la Ribera SLk ECAP baldintzak bete ditzala, batez ere eduki tekniko eta ekonomikoa dutenak. 2019ko martxoaren 20ko idazkiaren bitartez, baldintza horiek berariaz onartuak zituen Renovables de la Ribera SLk, Cavar 1 eta Cavar 3A haize-parkeen sustatzaileak.

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125., 127., 144. eta 146. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera. Horretarako, iragarkia argitaratu da 2019ko azaroaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (218. zenbakia) eta egun bereko Diario de Navarra egunkarian. Ez da alegaziorik jaso horren inguruan.

Halaber, iragarkia Cadreitako Udalari eta Valtierrako Udalari igorri zaie, jendaurrean ikusgai jar dezaten.

2019ko azaroaren 20an, Cadreitako Udaleko arkitekto aholkulariak jarduketari buruzko txostena eman du. Abenduaren 9an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk txosten horrekin ados dagoela adierazi du.

2019ko abenduaren 10ean, Valtierrako Udaleko arkitektoak aldeko txostena eman du jarduketari buruz.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 127. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, proiektuaren separata bidali zaio Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari. Zainketa Zerbitzuak adierazi du I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk dagoeneko baimena eskatu duela, urriaren 18an, eta izapidetzen ari dela.

Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 9ko 226E/2019 Ebazpenaren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena eman zaio proiektuari.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa, bidezkoa da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatutakoa onartzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta Eólica Caparroso SLUri aurretiazko administrazio baimena ematea linea elektriko hauek zati batean lurperatzeko: 66 kV-eko “3097-04-Tafalla-Tutera 2” aireko linea elektrikoa, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrena, eta 66 kV-eko “3109-04-La Serna-Caparrosoko H.P.” aireko linea elektrikoa, Eólica Caparroso SLUrena.

2. Eraikitzeko administrazio baimena ematea instalazioa egiteko. Pedro Cotero Alonso industria ingeniariak sinatu du proiektua. Hogeita lau hilabeteko epea ematen da obrak burutzeko.

3. Instalazioari, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

4. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU eta Eólica Caparroso SLU enpresak onuradun gisa agertuko dira desjabetze espedientean.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

7. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Ebazpen hau I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Eólica Caparroso SLUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Cadreitako Udalari eta Valtierrako Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko abenduaren 23an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F1916578