159. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

548/2020 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpena. Ebazpen horren bidez onetsi zen zenbait eskumen eskuordetzea Nekazaritza Zerbitzuko eta Abeltzaintza Zerbitzuko titularrei.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dute esleituta dituzten eskumenen erabilera kasuko administrazioko maila bereko edo txikiagoko beste organo batzuei eskuordetzea, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere.

Artikulu horrek ezartzen duenez, eskumenen eskuordetza noiznahi egin edo errebokatu daiteke, organo eskuordetzaileak onetsita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Ezartzen du, halaber, eskuordetza baten bidez ematen diren administrazio egintza eta ebazpenetan inguruabar hori azaldu beharko dela berariaz eta, ondorio guztietarako, organo eskuordetzaileak emanak balira bezala hartuko direla.

Departamentuko jarduerak azkarrak eta eraginkorrak izan daitezen, bidezkotzat jo da Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren mendeko zerbitzuetako zuzendarien esku uztea indarreko araudiak zuzendaritza nagusi horretako titularrari esleitzen dizkion eskumen batzuk.

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi nagusiak abuztuaren 28an emandako 16/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi zen zenbait eskumen eskuordetzea Nekazaritza Zerbitzuko eta Abeltzaintza Zerbitzuko titularrei.

Kontuan harturik esperimentaziorako animalien ongizatearekin lotutako eskumenen ardura hartu denetik sortzen ari diren espedienteen kopuru handia, beharrezkoa da Abeltzaintza Zerbitzuaren esku uztea arlo horretako zenbait eskumen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi nagusiak abuztuaren 28an emandako 16/2019 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez onetsi zen zenbait eskumen eskuordetzea Nekazaritza Zerbitzuko eta Abeltzaintza Zerbitzuko titularrei.

2. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak Abeltzaintza Zerbitzuko titularrari eskuordetutako eskumenei honako hauek gehitzen zaizkio:

–Animaliekiko esperimentazio proiektuak baimentzea.

–Esperimentaziorako animaliei buruzko prestakuntza-ikastaroak aitortzea.

–Esperimentaziorako animaliak erabiltzeko gaikuntza aitortzea.

–Esperimentaziorako animalien zentroak baimentzea.

–Animaliekiko esperimentazio proiektuak ebaluatzeko organo gisa jarduteko gaikuntza.

3. Eskuordetza honen bidez ematen diren ebazpen guztietan, horren berri eman beharko da espresuki. Ebazpen horiek Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko titularrak emanak balira bezala hartuko dira ondorio guztietarako.

4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Abeltzaintza Zerbitzura.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 16an.–Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2006322